Etiketak

2015(e)ko irailaren 29(a), asteartea

Bigarren hitzaldia: Adunako IKT sistema

Bigarren hitzaldi honetan Aduna eskolako Iñaki Pagola irakaslea etorri zaigu, bertan erabiltzen duten sistema erakusteko helburuarekin.

Aduna, 400 biztanleko herri txiki bat da eta Iñaki eskolako irakasleetako bat da. Eskolan, 68 ikasle daude eta 9-10 irakasle. Klaseak ez dira kurtsoka banatzen, ezta ziklokla ere; izan ere, 1.go, 2.en eta 3.en mailakoak batera daude, eta 4.en, 5.en eta 6.en mailakoak ere bai. Horrela banatzen dira Lehen Hezkuntzako klaseak, Haur Hezkuntzan ere nahasketa ematen delarik. 

Bestetik, eskolaren digitalizazio maila zein den azaldu digu, hau da, heldutasun eredua. Honek hiru maila izan ditzazke: hasierako maila, maila ertaina eta maila aurreratua, hain zuzen ere. Aduna eskolak maila aurreratua duela esan digu, egunerokotasunean erabiltzen diren aplikazio teknologikoak direla eta.

Apliakzioei erreparatuz, esan digu haiek aplikazio ugari erabiltzen dituztela klasean lan egiteko eta hauek erabat doainik direla. Googlek dituen aplikazioekin lan egiten dute gehienbat, haien artean drive-eri garrantzi handiena ematen diotelarik. Umeek eskolan posta elektronikoa eduki dezakete, beti ere 18 urtetik gorakoak badira. Irakasleek beraiek kudeatzen dituzte aplikazioak eta denbora oro erabakitzen dute haurra zertan sar daiteken eta zertan ez.

Esan bezala, aplikazio asko erabiltzen dituzte ondoren aipatuko ditudanak: agenda digitala, posta elektronikoa, clasroom, calendar, bloga, webgunea eta symbaloo.
Blogei dagokionez, esan du bertan zintzilikatzen dituztela egunean zehar egindako jarduera guztiak, egunkari moduan. Webgunean berriz, argazkiak eta informazio ugari txertatzen dute, baina, gurasoen eskaeragatik eta webgunea guztiz irekia izan ez dadin, argazki zehatzak ikusi eta deskargatzeko erabiltzaile eta pasahitz bat behar da, guraso eta irakasleek bakarrik dutena.
Bestetik agenda digitala dago. Hemen, eguneroko lanak igotzen dituzte eta tutoretzak agertzen dira, esate baterako. Gainera, ebaluazioa ere agertzen da bertan, astean zehar egindako lanekin eta modu honetan, irakasleek euren umeen garapenaren berri izan ditzakete.

Bukatzeko, Alkiza eta Berrobi herriko eskolekin duten plataformaz hitz egin digu; izan ere, hiruren arteko fusio moduko bat da, bertan lanak partekatzen dituztelarik.
Herri hauetako eskoletan ere, haurrek lana bideo eta proiektuen bitartez egiten dute, testu libururik gabe.
Hau guztia esan ondoren, nire ustez, metodo hauen bidez haurra egoera errealen aurrean egokiako jartzeko gai izango da, eskolan lehenago gai hauen inguruan sakondu egin duelako. Erabat ados nago eskoletan metodo hauek erabiltzearekin, eta etorkizun batean gehienak horrelakoak izatea gustatuko litzaidake.

Talde PLE-a

Bakoitzak bere symbaloo-a egin ondoren, taldean bildu gara eta ondorengoa izan da emaitza:

Gorria: kirolak
Berdea: erosketak
Laranja: komunikabideak
Horia: lan egiteko tresnak
Grixa: Informazio iturriak
Marroia: Janaria
Beltza: telebista, irratia, bideoak eta musika
Urdina: prentsa
Morea: bidaiak
Txuria: bestelakoak...


2015(e)ko irailaren 25(a), ostirala

Symbaloo

Honako hauek dira nik ordenagailuan erabiltzen ditudan aplikazioak:

IKTei buruzko taldeko hausnarketa

1.go saiakera: https://api.movenote.com/v/zVgfkMV4iNN1H

Lehenengo saiakera honi dagokionez, esan behar dut ez zela guk uste bezala atera, gure ahotsak gaizki entzuten zirelako. Hortaz, bigarren bideo bat grabatzea erabaki genuen.

2.en saiakera: https://www.movenote.com/v/R7M86kkjt3HeI

Erabat ondo entzuten eta ikusten ez den arren, lehenengoa baino hobeto atera zitzaigun bigarrengo bideo hau.

Hausnarketa egin ondoren, nire taldekideak lana bukatzen...



Honen inguruan taldean egindako kontzeptu mapa:



2015(e)ko irailaren 24(a), osteguna

Lehenengo hitzaldia: Amara Berriko IKT sistema

Hasiera batean, Amandok sarrera moduko bat egin zuen Amara Berriko sistemaren inguruan eta hainbat puntu azaldu zituen, ondoren aipatuko ditudanak. Lana txokoetan egiten da, zikloka (adin nahasketa bat egiten delarik)eta testu libururik gabe. Hortaz, beste informazio iturri batzuk erabiltzen diztuzte, haien artean garrantzitsuena liburutegia izanik. Gainera, egindako lan guztiek zertarako bat dute, irteera bat kanpora, hain zuzen ere.

Behin sarrera hau eginda, hitzaldiaren gai nagusiari heldu zion: hedabideak. Hauen helburuak lanei zentzua ematea dela esan zuen, ondoren gauzatuko den irteera batekin, eta IKT-ren munduan haurrek duten jakintza sakontzea. Ezaugarrien aldetik, egunero irekita daudela esan zigun, ikasle guztiek parte hartzen dutela eta eskola osorako zerbitzuak direla. Antolaketari dagokionez, lehen aipatu dudan bezala, zikloka egiten da lana, bikoteka zehazki. 2.en ziklokoek irratian lan egiten dute, 3.en ziklokoek prentsan, telebistan eta webgunean lan egiten duten heinean.
Hauen lan egiteko era berezia da; izan ere, bi egun jarraian egiten dute lan hedabideetan, txandaka, kate bat izango balitz bezala. Lehenengo egunean ikasitakoa hurrengo egunean datorren ikaskideari erakutsi beharko dio haurrak, honek hurrengo egunean ondorengoari modu egoki batean erakuts diezaion. Hedabideetan lan egiteko maiztasuna bi hilabetean behinekoa da, urtean zehar 6 klase igarotzen dituztelarik hemen lan egiten; hau da, urtean 60 ordu inguru.
Prozesua aurrera eramateko ezinbesteko bi atal egoki koordinatu behar dira: espzioaren antolamendua eta ikasleen antolaketa.
Honekin bukatu ondoren, lau hedabideak azaltzeari ekin zion.

Egunkaria (ABE) egunero erabiltzen den hedabideetako bat da eta bertan 3.en zikloklo 4 ikasleek lan egiten dute. Fotokopietan irakurtzeko ohitura dute eta ondorengo ataletan banatzen da: azala, inkesta, gu ere idazle, lumaren kilima, kontu kontari, elkarrizketa, saski naski eta denborapasak.

Irratia auzoan emititzen den hedabide bat da, FMko 107.2 katean, hain zuzen ere. Horretaz gain, webgunean entzuteko aukera dago ere. Hemen lan egiten duten teknikariak 2.en zikloko 2 ikasle dira.

Telebista gela guztietan ikusten den hedabide bat da, baita webgunean ere. Kamelariak 3.en zikloko 4 ikasle dira eta bertan grabatu eta editatu egiten dituzte bideoak eta abar. Honen bidez euskara lantzen dute, besteen aurrean hitz egiteko beharra dutelako.

Azkenik, Web-a dago. Hau ikasleen txokoa da eta honako helbidea du: amaraberri.org. 3.zikloko 2 ikasle daude bertan bi egunez behin eta hainbat atal ditu: Ongietorria, artisten galeria, argazki bilduma, abt telebista eta abi irratia, besteak beste.


Nire ustez, metodo honekin komunikatu eta ideiak trukatzeaz gain, IKT-ren munduan sakontzea lortzen dute haurrek.

Honen inguruan egindako kontzeptu-mapa:

Nire denbora lerroa

Hemen uzten dizuet nire denbora lerroa ikusteko link-a:  nire denbora lerroa