Etiketak

2015(e)ko irailaren 24(a), osteguna

Lehenengo hitzaldia: Amara Berriko IKT sistema

Hasiera batean, Amandok sarrera moduko bat egin zuen Amara Berriko sistemaren inguruan eta hainbat puntu azaldu zituen, ondoren aipatuko ditudanak. Lana txokoetan egiten da, zikloka (adin nahasketa bat egiten delarik)eta testu libururik gabe. Hortaz, beste informazio iturri batzuk erabiltzen diztuzte, haien artean garrantzitsuena liburutegia izanik. Gainera, egindako lan guztiek zertarako bat dute, irteera bat kanpora, hain zuzen ere.

Behin sarrera hau eginda, hitzaldiaren gai nagusiari heldu zion: hedabideak. Hauen helburuak lanei zentzua ematea dela esan zuen, ondoren gauzatuko den irteera batekin, eta IKT-ren munduan haurrek duten jakintza sakontzea. Ezaugarrien aldetik, egunero irekita daudela esan zigun, ikasle guztiek parte hartzen dutela eta eskola osorako zerbitzuak direla. Antolaketari dagokionez, lehen aipatu dudan bezala, zikloka egiten da lana, bikoteka zehazki. 2.en ziklokoek irratian lan egiten dute, 3.en ziklokoek prentsan, telebistan eta webgunean lan egiten duten heinean.
Hauen lan egiteko era berezia da; izan ere, bi egun jarraian egiten dute lan hedabideetan, txandaka, kate bat izango balitz bezala. Lehenengo egunean ikasitakoa hurrengo egunean datorren ikaskideari erakutsi beharko dio haurrak, honek hurrengo egunean ondorengoari modu egoki batean erakuts diezaion. Hedabideetan lan egiteko maiztasuna bi hilabetean behinekoa da, urtean zehar 6 klase igarotzen dituztelarik hemen lan egiten; hau da, urtean 60 ordu inguru.
Prozesua aurrera eramateko ezinbesteko bi atal egoki koordinatu behar dira: espzioaren antolamendua eta ikasleen antolaketa.
Honekin bukatu ondoren, lau hedabideak azaltzeari ekin zion.

Egunkaria (ABE) egunero erabiltzen den hedabideetako bat da eta bertan 3.en zikloklo 4 ikasleek lan egiten dute. Fotokopietan irakurtzeko ohitura dute eta ondorengo ataletan banatzen da: azala, inkesta, gu ere idazle, lumaren kilima, kontu kontari, elkarrizketa, saski naski eta denborapasak.

Irratia auzoan emititzen den hedabide bat da, FMko 107.2 katean, hain zuzen ere. Horretaz gain, webgunean entzuteko aukera dago ere. Hemen lan egiten duten teknikariak 2.en zikloko 2 ikasle dira.

Telebista gela guztietan ikusten den hedabide bat da, baita webgunean ere. Kamelariak 3.en zikloko 4 ikasle dira eta bertan grabatu eta editatu egiten dituzte bideoak eta abar. Honen bidez euskara lantzen dute, besteen aurrean hitz egiteko beharra dutelako.

Azkenik, Web-a dago. Hau ikasleen txokoa da eta honako helbidea du: amaraberri.org. 3.zikloko 2 ikasle daude bertan bi egunez behin eta hainbat atal ditu: Ongietorria, artisten galeria, argazki bilduma, abt telebista eta abi irratia, besteak beste.


Nire ustez, metodo honekin komunikatu eta ideiak trukatzeaz gain, IKT-ren munduan sakontzea lortzen dute haurrek.

Honen inguruan egindako kontzeptu-mapa:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina