Etiketak

2015(e)ko irailaren 15(a), asteartea

Oroitzapenak...

Haurtzaroan murgilduta...
Bi urte nituela Intxaurrondo ikastolan haurtzaindegian hasi nintzen, 1998ko irailean. Bertan igarotako momentuez ez naiz ondo gogoratzen, nahiz eta horren inguruan pentsatzen jartzen naizenean sentsazio positiboak ditudan. Garai haietan, Intxaurrondo auzoan bizi nintzen eta bizilagun batekin ibiltzen nintzen egun guztia jolasean. 
Behin Haur Hezkuntza bukatuta, ikastola berean jarraitu nuen Lehen Hezkuntzan, 12 urte bete nituen arte. Hemen igarotako momentuez ondo gogoratzen naiz, batzuk hunkigarriak izan baitziren. Klaseko lagun baten aita minbizia zuelarik hil zen gu 3.mailan geundela eta aste batzuk eman genituen hari laguntzen. 
Momentu atseginetarako aukera ere izan genuen, ikastolak zuen patioa erraldoia baitzen. Bertan, korrikan ibiltzen ginen leku batetik bestera, sokasaltoan aritzen ginen eta abar...Hemen erakusten dizuet nolakoa zen gure patio erraldoia.



Klaseei dagokionez, taldeka egiten genituen lan asko baita bakarka ere. Haur Hezkuntzako garaian txoko ezberdinak genituen bertan kalkuluak egiteko eta abar, baina, lehen hezkuntzan berriz, klaseetako antolaketa desberdina zen; izan ere, binaka esertzen ginen lau edo bost ilara osatuz. Bertan, irakasgai guztiak ematen genituen musika izan ezik, beheko solairuan zegoen gela batera mugitzen ginela haren inguruan gauza berriak ikasteko.

Ahaztuko ez ditudan irakasle eta lagunak egin nituen garai horietan. Gainera, eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartzen nuen lagun batzuekin; euskal dantzan, gimnasia erritmikoan eta eskola kirolean, besteak beste. Astean zehar entrenamendu eta saioetan ibiltzen ginen, emanaldi eta dantzak prestatzeko aprobetxen genituenak, eta ondoren, ikasturte bukaerako jaialdian gurasoen aurrean aurkezteko aukera genuen. 
Gimnasia erritmikoari dagokionez, ikasturte bakoitzean Gipuzkoa mailako eskolen arteko txapelketa batean izena ematen genuen, bertan parte hartzeko eta ikastola utzi behar genuen urte berean Oiartzunen izandako txapelketan zilarrezko domina irabazi genuen. Esperientzia bikaina izan zen. 
Teknologia berriei dagokionez, ni eskolan igarotako denboran teknologia ez zegoen oso aurreratua. Teknologiaren inguruan gehien erabiltzen genuen tresna ordenagailua zen, jolas desberdinetan jolastu eta haren inguruan zerbait jakiteko. 

Laburbilduz, hartzaroko garaiaren inguruan ditudan sentsazioak erabat positiboak dira, hemen kontatu dizuet oroitzapenek erakusten duten bezala. 






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina