Bigarren hitzaldi honetan Aduna eskolako Iñaki Pagola irakaslea etorri zaigu, bertan erabiltzen duten sistema erakusteko helburuarekin.
Aduna, 400 biztanleko herri txiki bat da eta Iñaki eskolako irakasleetako bat da. Eskolan, 68 ikasle daude eta 9-10 irakasle. Klaseak ez dira kurtsoka banatzen, ezta ziklokla ere; izan ere, 1.go, 2.en eta 3.en mailakoak batera daude, eta 4.en, 5.en eta 6.en mailakoak ere bai. Horrela banatzen dira Lehen Hezkuntzako klaseak, Haur Hezkuntzan ere nahasketa ematen delarik.
Bestetik, eskolaren digitalizazio maila zein den azaldu digu, hau da, heldutasun eredua. Honek hiru maila izan ditzazke: hasierako maila, maila ertaina eta maila aurreratua, hain zuzen ere. Aduna eskolak maila aurreratua duela esan digu, egunerokotasunean erabiltzen diren aplikazio teknologikoak direla eta.
Apliakzioei erreparatuz, esan digu haiek aplikazio ugari erabiltzen dituztela klasean lan egiteko eta hauek erabat doainik direla. Googlek dituen aplikazioekin lan egiten dute gehienbat, haien artean drive-eri garrantzi handiena ematen diotelarik. Umeek eskolan posta elektronikoa eduki dezakete, beti ere 18 urtetik gorakoak badira. Irakasleek beraiek kudeatzen dituzte aplikazioak eta denbora oro erabakitzen dute haurra zertan sar daiteken eta zertan ez.
Esan bezala, aplikazio asko erabiltzen dituzte ondoren aipatuko ditudanak: agenda digitala, posta elektronikoa, clasroom, calendar, bloga, webgunea eta symbaloo.
Blogei dagokionez, esan du bertan zintzilikatzen dituztela egunean zehar egindako jarduera guztiak, egunkari moduan. Webgunean berriz, argazkiak eta informazio ugari txertatzen dute, baina, gurasoen eskaeragatik eta webgunea guztiz irekia izan ez dadin, argazki zehatzak ikusi eta deskargatzeko erabiltzaile eta pasahitz bat behar da, guraso eta irakasleek bakarrik dutena.
Bestetik agenda digitala dago. Hemen, eguneroko lanak igotzen dituzte eta tutoretzak agertzen dira, esate baterako. Gainera, ebaluazioa ere agertzen da bertan, astean zehar egindako lanekin eta modu honetan, irakasleek euren umeen garapenaren berri izan ditzakete.
Bukatzeko, Alkiza eta Berrobi herriko eskolekin duten plataformaz hitz egin digu; izan ere, hiruren arteko fusio moduko bat da, bertan lanak partekatzen dituztelarik.
Herri hauetako eskoletan ere, haurrek lana bideo eta proiektuen bitartez egiten dute, testu libururik gabe.
Hau guztia esan ondoren, nire ustez, metodo hauen bidez haurra egoera errealen aurrean egokiako jartzeko gai izango da, eskolan lehenago gai hauen inguruan sakondu egin duelako. Erabat ados nago eskoletan metodo hauek erabiltzearekin, eta etorkizun batean gehienak horrelakoak izatea gustatuko litzaidake.