Etiketak

IKT-KO TAILERRA

IKT-KO TAILERRA (VOKI). Esperientzia ezberdinak  eta hausnarketa

Praktikak hasi aurreko astean taldekideak haurrekin burutu behar dugu tailerra prestatzen aritu gara. Lehenik eta behin ipuinak sortzeko tailer bat egitea pentsatu genuen, baina dekalogoarekin hasterako garaian konturatu ginen oso zaila izango zela tailer hau aurrera eramanez dekalogo aspektu guztiak betetzea. Beraz, honen inguruan hausnartu ondoren, Joxemik (irakaslea) erakutsitako mugikor aplikazio bat etorri zitzaigun burura; Tellagami. Oso ideia ona iruditu zitzaigun aplikazio honen bidez tailerra burutzea, baina aplikazio honetarako mobila beharrezkoa zen. Honen ondorioz, Joxemiri korreo bat bidali genion, ordenagailurako halako programarik ba al zegoen galdetzeko, eta berak baietz esan zigun; VOKI. Programa hau kuxkuxeatzen egon ondoren, aproposa iruditu zitzaigun eta oso baliagarria. Beraz, programa honetan oinarrituz honako tailer hau burutu dugu:

VOKI programak pertsona birtual bat sortzeko aukera ematen du. Gure asmoa beraz, taldekideok VOKI bidez pertsonaia birtual bat sortzea izan da. Pertsona hau kanpotarra da eta hari eta bizi den tokiari buruz hitz egiten du. 

Guk sortutako VOKI-ak erantzun bat eskatzen du, eta honek erabilitako hizkuntza eta ikasleena berdina ez denez, gaztelaniaz moldatu behar dira. Honekin, haurrei ulertarazi nahi diegu kultura aniztasuna geroz eta nabarmenagoa dela gure inguruan, eta geure laguntza eta errespetua ezinbestekoa dela; izan ere, ez dute gure hizkuntza bera erabiltzen eta ez dituzte geure ohitura berdinak jarraitzen.

Hau erabakita, dekalogo bat egin genuen taldekideon artean:




















Esperientzia hau bi zentro ezberdinetan egiteko aukera izan dugu, eta honakoak izan dira emaitzak:

AITOR IKASTOLA:

1. Pausua: Voki programa ezagutu eta bat sortu.

Bi taldekidek izan dugu aukera tailerra Aitor ikastolan burutzeko (Uxue eta Leire). 4.mailakoekin egin dugu tailerra, Uxueren gelakoekin.  Leire gelan sartu da bere burua aurkeztuz, eta haien blogean zerbait arraroa ikusi duela esan die ikasleei; hitz egiten duen pertsona bat. Leireren albistea entzun orduko informatika gelara joan gara, haurren jakinmina asetzeko asmoz. Han, blogean sartu eta VOKI-aren bideoa ikusi dugu:

Hemen klikatu ikusteko

Hau ikusita haurrei galdera batzuk egin dizkiegu : “erantzun bat eman beharko diogu ezta?”, “zer esango diogu? Eta nola?”. Hasiera batean haien artean eztabaidatu ondoren, haurren erantzunak ondorengoak izan dira: “zergatik ez diogu karta bat idazten? Eta postal bat?”, “bere etxera deitu dezakegu”. Orduan argi utzi diegu ez dugula bere helbidea, eta etxeko telefonoa ere ez, guk ez dakigula bideoan esandakoa baina gehiago pertsona hartaz. 

Azkenean, ikasle bat konturatu da VOKI horri erantzuteko era bakarra beste VOKI bat sortzea dela. Beraz, denen artean beste pertsonaia birtual bat sortzea erabaki dute. Orduan, ordenagailua piztu eta denon artean Voki programan sartu gara; pertsonaia birtualaren itxura fisikoa erabakiz eta Voki programa erabiltzen ikasiz. 

2. Pausua:

Bigarren egun honetan, haurrak haien pertsonaia birtualak Sofiari zer erantzungo dion erabakitzen ibili dira. Irakasleok gauza bakarra eskatu diegu ikasleei haien lana bideratzeko: ikasle guztien parte hartzea.

Hasteko, ikasleak hainbat ideiak bota dituzte ozenki eta ikasle guztiek izan dute zerbait esateko aukera. Ikasleetako batek koaderno batean bildu ditu ideia guztiak, eta azkenean oso erantzun polita sortu dute. Bide batez, Sofiaren kultura ezberdina dela aprobetxatuz, honi buruzko galderak egin dizkiote. Hau izan da ateratako emaitza eta gure erantzuna:

Hemen klikatu ikusteko

Testu hau burutzeak kultur aniztasunari buruz hitz egiteko bidea zabaldu digu. Honen harira, Sofiaren kasua ikasgelako beste hainbatek bizi izan dutenarekin lotu dugu; gogora ekarri dituzte ikasle hauei egindako harrerak eta haiekin izan duten jarrera; eta ikasleek honen inguruan hitz egiteko eta sentimenduak adierazteko aukera izan dute.

3. Tailerraren jarraipena

Irakasleari proposamen hau interesgarria iruditu zaio, bai gaztelerazko idatziak lantzeko eta bai kultur aniztasunari buruz hitz egiteko ere. Horregatik, Aitor eta Sofiaren elkarrizketekin jarraituko dute gelan. Hona hemen aurrerapen bat:


INTXAURRONDO IKASTOLA:

VOKI programa 3.en mailako ikasleekin aurrera eraman dut, informatikako saio batean. Hortaz, lehendabizi guk sortutako pertsonaia erakutsi diet eta denak erne entzun dute ariketa berri baten aurrean daudela ikusi dutenean. Hau ikusita, denak hitz egiten hasi dira kanpotarra den ikaskidearekin, bere egoera aurten oso antzeko izan baita eta gainera, denek beren iritzia eman dute talde handian.
Orduan, interesgarria iruditu zaigu irakaslea eta niri kanpotarra den ikasleari hitz egiteko aukera ematea, bere egoera eta sentsazioak azal ditzan denontzat. Bere esperientzia entzuteko aukera izan dute haurrek eta nahi izan duten guztia galdetu diote, beti ere gaiari lotuta.
Ondoren, bideoa berriro ikusi eta zehaztasun handiagoz entzun dute haurrek. Honek bideoaren amaieran galdera batzuk botatzen dituenez, nik erantzun bat sortzea proposatu diet haurrei hona etortzean aurki dezakeenaren inguruan.
Lehenengo pausua pertsonaiaren ezaugarri fisikoak zehaztea izan da: ilearen kolorea, janzkera, gehigarriak…eta ondoren atzeko planoa jarri dugu. Behin hori eginda binaka esaldi bat pentsatzea bidali diegu eta gero talde handian bota dute,irakaslea eta biok arbelean idazten joan garen bitartean. Hau, euskaraz egin dugu eta ondoren gaztelaniara itzuli dugu, programan gaztelaniaz erantzun behar diogulako. Zaila egin zaie gazteleraz idaztea, euskara delako askoren ama-hizkuntza, baina, azkenean lortu dugu pertsonaiari gaztelaniazko testu bat txertatzea.

HAUSNARKERTA:

Tailer hau burutzea esperientzia paregabea izan da guretzat, izan ere, honen bidez irakasle rola hartu ahal izan dugu momentu batez. Gainera, irakasleek tailer honekiko izan duten jarrera erabat positiboa izan da guretzat, ez dizkigute zailtasunik jarri eta gainera laguntzen ibili dira. Esan beharra dago baita ere ikasleen jarrerak asko lagundu duela tailerra aurrera eramaterako garaian, oso interesatuak egon baitira.
Orokorrean tailer honen emaitza positiboa izan da. Aitor Ikastolan, proiektu honekin aurrera jarraitzeko asmoa dute, irakasleari hainbat gai lantzeko aproposa iruditu zaiolako; izan ere, VOKI programak eduki asko lantzeko aukera ematen du (hizkuntza, kultura…). Hau jakiteak poztu egin gaitu, guk sortutako proiektu bat ikasgela batean aurrera eramateko moduko dela ikusi dugulako.


Azkenik, dekalogoaren puntuak egindako tailerraren emaitzarekin alderatuko ditugu; puntu guztiak bete diren ala ez ikusteko, eta hauen balorazio bat egiteko:

1. Haurrrek ordenagailuak erabiltzeko aukera izan dute, baina ikasle bakoitzak ez du VOKI bat sortu, irakaslearekin hitz egin ondoren denbora gehiegi eskatzen zuela ikusi genuelako.

2. Haurrek gaiak erabakitzen zituzten arren, guk landu nahi genituen gaiatara bideratzen genituen; izan ere, guk erantzuten genuen haiek idatzitakoa, eta honen bidez galderak egiten genizkien.

3. Ikasleek hartu dituzte tailerra aurrera eramateko erabakiak.

4. Elkarlanean ibili dira, eta honek emaitza interesgarri bat sortzea eragin du, ikasle guztien ideiak dituelarik.

5. Sormena VOKI-a sortzerako garaian bakarrik landu da, eta esan beharra dago denen artean egin behar izan zutenez haien sormena pixka bat mugatua egin dela.

6. / 7. / 8. Ariketa honek bidea eman du kultur aniztasunari buruz hitz egiteko, eta kanpotik etorritako ikaskideei buruz gehiago jakiteko.

9. Aniztasun honi buruz hitz egiterako garaian errespetua ere landu da.

10. Argi geratu zaie VOKIa kanpotarra denez gaztelania erabili behar dutela harekin komunikatzeko. Gaztelania egokia erabiltzen ikasten ari dira honen bidez.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina