Etiketak

2015(e)ko azaroaren 8(a), igandea

PRACTICUM I: Konfiatza lantzen...

Konfiantza jolasa.

Tutoretza saioak arazoak konpontzeko erabiltzen dira, baita hainbat jarrera positibo ikasteko ere. Aurreko tutoretza saioan ikasleek konfiantza jolas bat egin zuten "kontrol-dorrea" deiturikoa. Irakasleak bikoteak osatu zituen eta denak zutitu beharko ziren. Ondoren, mahaiak pixka bat banatu eta bikote bakoitzeko kide bati begiak estali zizkion zapi moduko batekin.
Jolasa hurrengoan datza: Begiak irekita dituen ikaslea bere ikaskidea gidatu beharko du, honen izena bakarrik esaten duelarik; izan ere, aldamenean joango da eta ezingo du ukitu, soilik bere izena esango du. Horrela, klasean zehar ibiltzen arituko dira bikoteak, batak bestearengan konfiatzen duenean.

Esan behar dut oso ondo atera zela jolasa orokorrean, bikote pare bat izan ezik, tontakeritan ibili zena. Jarduera hau oso interesgarria iruditu zait, alde batetik, klasean sortzen den zarata, handia den arren, bakoitza bere bikotean zentratuta egongo delako, bere izena noiz esaten duenaren esperoan; eta bestetik, taldeko giroa hobetzeko balio duelako. Behin konfiantza sortzen dela bikotearen artean, bikoteak aldatzeko aukera izango du irakasleak, taldeak lotura bat lortzen duen arte.

Hau, beti ere ondo egiten eta ateratzen bada, onuragarria izan daiteke nire ustez, taldeko ikasle bakoitzak konfiantza nahikoa izango duelako gainontzeko ikaskideekin; beraz, arazo eta gatazkarako aukera murritzagoa izango da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina