Kaixo lagunok !
Ni Ane Aldasoro naiz magisteritzako bigarren mailako ikaslea. Ebaluzio honi dagokionez lau irakasgai ditugu, eta hauen artean IKT dugu (informazio eta komunikazio teknologiak). Lan batzuk taldean egin ditugu eta beste asko berriz, bakarka. Jarraian, nire taldekideen blogak ikusgai dituzue hemen: Uxue Albas, Saioa Altzaga, Leire Albas eta Mikel Aranguren.
Lehenik eta behin, IKT-ren inguruan gure haurtzaroko oroitzapenei buruz idatzi nuen, garai haietan klasetan erabiltzen genuen teknologia azalduz, eta gaur egungoarekin alderatuz. Lanekin jarraituz, Teknologia eta generoa izenburuarekin idazlan bat egin nuen, haren inguruan ditudan pentsamenduekin, baita argazkiekin ere.
Gaiaz aldatuz, Capzles programaren bitartez egindako nire bizitzako denbora lerroa sortu nuen. Hau argazkiekin egindako lan bat da, zure bizitzako momentu garrantzitsuenak biltzen dituena, argazkien bitartez. Horretarako "Capzles" programa erabili genuen, niretzat behintzat berria zena. Bertan, musika txertatzeko aukera ere bazegoen.
Ondoren, taldean bildu eta IKT-ri buruzko hausnarketa bat egin genuen, bideo baten bitartez. Horretarako, bi saiakeretan egin behar izan genuen, arazotxo batzuk suertatu zitzaizkigun eta.
Behin honekin bukatuta, symbaloo programaren bitartzen guk interneten gehien erabiltzen ditugun aplikazioak biltzen dituen arbela moduko bat egin genuen, lehenengo bakarka eta ostean taldeka, Taldeko PLE-a izenarekin.
Saio teorikoei dagokionez, eskola ezberdinetako IKT-ko bi irakasleek beren eskolako IKT-sistemaren inguruan hitzaldi bat eman ziguten. Eskolak ondorengoak izan ziren: Amara Berri eta Aduna. Saio hauek oso aberatsak izan zirela iruditu zait, eskola ezberdinetan erabiltzen diren metodo eta programak ikusteko aukera izan genuelako, baita gehiago jakiteko ere.
Jarraian,argazki-elkarrizketa egin genuen, bai banaka eta bai taldeka. Hau gure bizitzako 10 momentu onen inguruko lan bat izan zen; izan ere, teknologia presente ez genuen momentuak aukera behar genituen, eta gainontzekoekin partekatu. Bakarka lan egin ondoren, talde txikiarekin konpartitu genuen, iritzi eta momentu desberdinak ikusteko. Ondoren, atera ziren gai ezberdin guztiak bildu eta taldeko bideo bat egin genuen.
Ondoren, IKTko saio teoriko bat izan genuen eta bertan bideo batzuk ikusi genituen, teknologia eta errestistentziaren ingurukoak. Honekin konturatu nintzen teknologia eta sare sozioalak gizarteak dituen tresnak direla gu kontrolpean edukiteko eta gure egunerokotasuneko mugimenduak ezagutzeko. Oso interesgarria iruditu zitzaidan saio hau, benetan konturatu nintzelako kontrol maila nolakoa den.
Hau ondoren egindo sarrerak praktikaldiari buruzkoak dira. Bi izenbururen azpian bildu ditzazket egindako sarrerak honen barruan: sentsazioak eta IKTko tailerra. Alde batetik, sentsazioak azaldu ditut; izan ere, lehenengo egunean izandako sentimenduak eta jarduera ezberdinekin izandakoak azaldu ditut. Bestetik, IKTko irakasleak tailer bat prestatzea proposatu zigun, taldeka. Guk, orduan, "Voki" programaren bitartez ariketa bat prestatzea erabaki genuen eta bi ikastetxeetan praktikan jarri genuen. Bertatik ateratako hausnarketak eta prozesua nolakoa izan den jakin nahi izanez gero, praktikak izeneko atalean sartu eta bertan ikusteko aukera izangi duzu.
Ondorio bezala esan dezaket, IKT-a uste baino erabilgarriagoa izan daitekela eskoletan klaseak ematerako garaian. Gainera, lan hauen bitartez niretzat berriak diren aplikazioak ezagutu ditut asko gustatu zaizkidanak.
Kaixo Ane:
ErantzunEzabatuZer jaso eta idatzi gure blogetan? Hau oso inportantea izango da zuen blogak ebaluatzerakoan
Hemen duzue laburki gutxienezko elementuak bikain egiteko zuen blogak:
· Taldekideen blogaren helbideak
· Beste helbideak: e-Portafolio blogaren helbideak ( adibidez)
· Etiketak ( derrigorrezkoa, oso inportantea direlako)
· Paginas/orriak portfolioarekin: laburpen bat kontatuz zer egin den eta estekak erabiliz eman kontatzen duzun ebidentziak
SAIO PRAKTIKOEI DAGOZKIENA
Sarrerak:
1. Lehengo asteko egindako lanari buruz ( Daniel Losadarekin landutakoa)
2. Oroimen autobiografikoak
3. Genero eta teknologia
4. Denbora Lerroa ( Capzles edo beste baliabide erabiliz)
5. Bakarkako PLEa ( Symbaloo erabiliz)
6. Taldeko PLEa ( Symbaloo erabiliz)
7. Mapa kontzeptuala (eta MOVENOTE)
SAIO TEORIKOEI DAGOZKIENA:
Sarrerak:
· Amara Berriko ( Amando Paviaren hitzaldia)
· Adunako Eskola ( Iñaki Pagolaren hitzaldia)
· Argazki-elkarrizketa
Zure lana bikain dela iruditu zait, nahiz eta oraindik zerbaik falta....
laster arte eta mila esker egindako lanagatik
joxemi