Etiketak

2015(e)ko urriaren 29(a), osteguna

PRACTICUM I: Bikoteka irakurtzen

Bi aste daramatzat Intxaurrondo eskolan praktiketan, eta irakurketa lantzeko erabiltzen duten metodoa interesgarria iruditu zait; hortaz, ondoren azaldu egingo dut.

 
Binakako irakurketa: Irakurketa saioetan, eskolako liburutegian lan egiten duen irakasle bat egoten da tutorearekin. Honek, batzuetan ipuinak irakurtzen dizkie eta beste batzuetan binakako irakurketa lantzen dute. Ondorengoan datza binakako irakurketa: Talde osoko ikasleak kontuan hartuta, irakasleak bikoteak egingo ditu, eta bikotearen barruan paper desberdinak banatuko dira, bat irakaslea izanda eta beste berriz, ikaslea. Behin bikote bakoitzak dakienean zein den bere eginbeharrekoa, irakurgai bat emango zaie (aurretikan irakaslearen papera egiten duenak etxean prestatu eta landu beharrekoa) eta pausu batzuk jarraitu beharko dituzte.

Hasieran eta testua irakurri aurretik, ikasleak galdera batzuk erantzun beharko ditu ahoz. Ondoren, irakasleak altuan testua irakurriko dio ikasleari, hau irakurtzen ari den bitartean. Behin hau eginda, hurrengo pausua biek batera irakurtzea izango da, irakaslea pixkat aurretik doalarik (oihartzuna). Segituan datorren pausua GPS-a izango da; izan ere, ikasleak testua altuan irakurriko dio irakasleari, eta honek, bere eskua ikaslearen sorbaldaren gainean duelarik, ikasleak egiten duen akats bakoitzean kolpetxo bat emango dio honi, honek gaizki egin duela konturatzeko. Amaitzeko, galdera batzuk erantzun beharko ditu ikasleak, oraingo honetan modu idatzian.
 
Hau guztia esan ondoren eta laburbilduz, metodo honen garrantziaz ohartarazi nahi dizuet. Oso interesgarria iruditu zait metodo hau, honekin gauza asko lantzen direlako. Gainera, arreta handiz irakurriko dute testua, badakitelako ondoan ikaskide bat dutela beraiek "ebaluatzen".

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina