IKT-ko
irakasgai honi dagokionez, teknologia eta gizartea lotzen dituen
jarduera bat pentsatu dugu haurrentzat, ondorengo ideia oinarritzat
duena: haur etorkinak gure klasean. Horretarako, "voki"
izeneko interneteko aplikazio baten bitartez guk "panpin"
bat sortuko dugu, kanpotarra izango balitz bezala. Honek, hitz egingo
du, bere egoera azalduz ( aukera dago testu baten bidez panpinak
errepikatzea zuk idazten dezuna ): kanpotarra da eta bere bizilekua
deskribatuko du, baina, gure hirira etorriko da; izan ere, zalantzak
izango ditu hiriaren inguruan, kulturaren inguruan...Hortaz, umeek
horrelako bat egin beharko dute hemengo kultura, hizkuntza eta
abarrekoak azalduz, gaztelaniaz noski, kanpotar bati zuzendua
baitago.

Honekin
lortu nahi duguna umeak konsziente izatea etorkinen egoera zaila dela
eta gogorra izan behar duela beste kultura bateko herri batera
bizitzera joatea. Bestetik, gaztelania landuko dute haurrek testua
idaztean, etorkizun bati zuzendua egongo delako eta beren hiriaren
deskribapen bat egin beharko dute.
Azkenik,
jarduera honen emaitza eta gure hausnarketa blogera igoko dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina