Genero desberdintasuna areagotzen duen arlo bat izan daiteke teknologia...
Ni haurra nintzela teknologia eskoletan erabiltzen hasi zen, eta geroztik hobekuntzak baino ez dira izan horren inguruan. Eskolaz kanpo ere erabiltzen hasi ginen teknologia, "Game Boy" eta "tamagotchi" bezalako aparatuen bidez. Game BOY hitzak adierazten duen bezala mutilentzako jolas bat da, baina, nik uste dut izen honek ez zuela eragin handirik izan, nire ingurukoetan behintzat. Nire kasuean horrela izateak ez du esan nahi gainontzeko txokoetan horrela izan zenik. Horregatik, uste dut, haurrak egoeraz konsziente ez direnez, gurasoak izan beharko luketela haurraren jolasean dauden estereotipoak alde batera utzi eta beraien umeei berdintasun eta askatasun bat egon behar dela erakusten dieten pertsonak.
Tamagotchiarekin ordea, desberdintasunak ikusten ditut, nire ingurukoen kasuan, neskek soilik erabiltzen baitgeneun eta mutilek ikusi ere ezin zutelako egin. Honen arrazoi nagusia teknologia apartu hauek egiterako garaian emandako itxuran dago, barruan zeuden marrazkiak eta bestelako tresnak nesken inguruan egin zirelako.
Nire kasuan, eskolatik irten eta etxera iristen nintzenean minutu asko pasatzen nituen aparatu honen aurrean, jolasean.
![]() |
| "Tamagotchi"-a |

Ondorengo lerroetan gure egunerokotasunean dagoen beste desberdintassun bat aipatuko dizuet: iragarkiak. Hauei dagokionez, kasu gehienetan teknologiaren inguruko kasuetan gizonezkoek borroka eta kirolari buruz aritzen dira hizketan eta emakumeak ordea, moda eta etxeko aparatuetaz. Iragarkiak denok egunero telebistan ikusten ditugun albisteak dira eta genero desberdintasuna erakusten badute, gizarteko kideei normala irudituko zaie bertan ikusitakoa errealitatean ematen denean. Hortaz, denon parte hartzea beharrezkotzat jotzen dut horrelako estereotipoak alde batera utz ditzagun eta bakoitzak askatasuna izateko nahi duen lanbidea edo aukeratzeko.
Hau guztia esan ondoren, argi dago eskolatik aldatu behar direla ohitura hauek, eta haurrei ikustarazi denek izan behar ditugula aukera berdinak teknologiari dagokionez baita gainontzeko arloetan ere.

Kaixo Ane:
ErantzunEzabatuHausnarketa polita egin duzu benetan. Generoa eta teknologiaren arteko harremanak ongi deskribatu dituzu, lerro gutxitan. Gaia sakona da eta aipatu duzun bezala irakagarkiak eremu handia da aztertzeko. mila esker zure denagatik
joxemi