Etiketak

2015(e)ko azaroaren 8(a), igandea

IKT-ko TAILERRA: BIGARREN ATALA

Tailerra aurrera eramaten...

IKT-ko tailerrari buruzko aurreko atalean azaldu dudan bezala, "voki" aplikazioa erabiliko dugu gure tailerra egiteko. Irakaslearen onespenarekin, aurreko ostiraleko informatika saioa erabili nuen tailerra praktikan jartzeko ikasleekin. Hortaz, lehendabizi guk sortutako pertsonaia jarri nien pantaila handian, denek entzun zezaten. Interesgarria iruditu zitzaien eta denak erne egon ziren guk sortutako pertsonaiari entzuten.

Behin gurea erakutsita, asko hitz egin genuen iruditu zitzaienaren inguruan, eta bakoitzak bere iritzia eman zuen. Ondoren, pertsonaia diseinatu eta sortu genuen ikasle irakasleen artean, ilea, arropa eta atzeko planoa zehaztuz. Hasiera batean taldeka egitea pentsatu genuen, baina azkenean, talde osoak bakarra egitea erabaki genuen, denen arteko adostasuna ezinbestekoa iruditzen zaigulako horrelako gai batean. Beraz, behin pertsonaia sortu genuela, testuari ekin genion. Lehendabizi euskaraz esan zituzten ideiak, eta irakaslea eta biok arbelean idazten egon ginen, eta jarraian, gaztelaniara itzuli genituen denen artean, pertsonaiari txertatzeko.

Esan dezaket ondorio bezala oso ariketa interesgarria iruditu zitzaidala ikasleekin lantzeko, eta are gehiago nire praktiketako klasean, etorkinak baitaude.


Hemen duzue ikusgai ikasleek sortutako pertsonaia

PRACTICUM I: Konfiatza lantzen...

Konfiantza jolasa.

Tutoretza saioak arazoak konpontzeko erabiltzen dira, baita hainbat jarrera positibo ikasteko ere. Aurreko tutoretza saioan ikasleek konfiantza jolas bat egin zuten "kontrol-dorrea" deiturikoa. Irakasleak bikoteak osatu zituen eta denak zutitu beharko ziren. Ondoren, mahaiak pixka bat banatu eta bikote bakoitzeko kide bati begiak estali zizkion zapi moduko batekin.
Jolasa hurrengoan datza: Begiak irekita dituen ikaslea bere ikaskidea gidatu beharko du, honen izena bakarrik esaten duelarik; izan ere, aldamenean joango da eta ezingo du ukitu, soilik bere izena esango du. Horrela, klasean zehar ibiltzen arituko dira bikoteak, batak bestearengan konfiatzen duenean.

Esan behar dut oso ondo atera zela jolasa orokorrean, bikote pare bat izan ezik, tontakeritan ibili zena. Jarduera hau oso interesgarria iruditu zait, alde batetik, klasean sortzen den zarata, handia den arren, bakoitza bere bikotean zentratuta egongo delako, bere izena noiz esaten duenaren esperoan; eta bestetik, taldeko giroa hobetzeko balio duelako. Behin konfiantza sortzen dela bikotearen artean, bikoteak aldatzeko aukera izango du irakasleak, taldeak lotura bat lortzen duen arte.

Hau, beti ere ondo egiten eta ateratzen bada, onuragarria izan daiteke nire ustez, taldeko ikasle bakoitzak konfiantza nahikoa izango duelako gainontzeko ikaskideekin; beraz, arazo eta gatazkarako aukera murritzagoa izango da.