Etiketak

2015(e)ko azaroaren 8(a), igandea

IKT-ko TAILERRA: BIGARREN ATALA

Tailerra aurrera eramaten...

IKT-ko tailerrari buruzko aurreko atalean azaldu dudan bezala, "voki" aplikazioa erabiliko dugu gure tailerra egiteko. Irakaslearen onespenarekin, aurreko ostiraleko informatika saioa erabili nuen tailerra praktikan jartzeko ikasleekin. Hortaz, lehendabizi guk sortutako pertsonaia jarri nien pantaila handian, denek entzun zezaten. Interesgarria iruditu zitzaien eta denak erne egon ziren guk sortutako pertsonaiari entzuten.

Behin gurea erakutsita, asko hitz egin genuen iruditu zitzaienaren inguruan, eta bakoitzak bere iritzia eman zuen. Ondoren, pertsonaia diseinatu eta sortu genuen ikasle irakasleen artean, ilea, arropa eta atzeko planoa zehaztuz. Hasiera batean taldeka egitea pentsatu genuen, baina azkenean, talde osoak bakarra egitea erabaki genuen, denen arteko adostasuna ezinbestekoa iruditzen zaigulako horrelako gai batean. Beraz, behin pertsonaia sortu genuela, testuari ekin genion. Lehendabizi euskaraz esan zituzten ideiak, eta irakaslea eta biok arbelean idazten egon ginen, eta jarraian, gaztelaniara itzuli genituen denen artean, pertsonaiari txertatzeko.

Esan dezaket ondorio bezala oso ariketa interesgarria iruditu zitzaidala ikasleekin lantzeko, eta are gehiago nire praktiketako klasean, etorkinak baitaude.


Hemen duzue ikusgai ikasleek sortutako pertsonaia

PRACTICUM I: Konfiatza lantzen...

Konfiantza jolasa.

Tutoretza saioak arazoak konpontzeko erabiltzen dira, baita hainbat jarrera positibo ikasteko ere. Aurreko tutoretza saioan ikasleek konfiantza jolas bat egin zuten "kontrol-dorrea" deiturikoa. Irakasleak bikoteak osatu zituen eta denak zutitu beharko ziren. Ondoren, mahaiak pixka bat banatu eta bikote bakoitzeko kide bati begiak estali zizkion zapi moduko batekin.
Jolasa hurrengoan datza: Begiak irekita dituen ikaslea bere ikaskidea gidatu beharko du, honen izena bakarrik esaten duelarik; izan ere, aldamenean joango da eta ezingo du ukitu, soilik bere izena esango du. Horrela, klasean zehar ibiltzen arituko dira bikoteak, batak bestearengan konfiatzen duenean.

Esan behar dut oso ondo atera zela jolasa orokorrean, bikote pare bat izan ezik, tontakeritan ibili zena. Jarduera hau oso interesgarria iruditu zait, alde batetik, klasean sortzen den zarata, handia den arren, bakoitza bere bikotean zentratuta egongo delako, bere izena noiz esaten duenaren esperoan; eta bestetik, taldeko giroa hobetzeko balio duelako. Behin konfiantza sortzen dela bikotearen artean, bikoteak aldatzeko aukera izango du irakasleak, taldeak lotura bat lortzen duen arte.

Hau, beti ere ondo egiten eta ateratzen bada, onuragarria izan daiteke nire ustez, taldeko ikasle bakoitzak konfiantza nahikoa izango duelako gainontzeko ikaskideekin; beraz, arazo eta gatazkarako aukera murritzagoa izango da.

2015(e)ko urriaren 29(a), osteguna

PRACTICUM I: Bikoteka irakurtzen

Bi aste daramatzat Intxaurrondo eskolan praktiketan, eta irakurketa lantzeko erabiltzen duten metodoa interesgarria iruditu zait; hortaz, ondoren azaldu egingo dut.

 
Binakako irakurketa: Irakurketa saioetan, eskolako liburutegian lan egiten duen irakasle bat egoten da tutorearekin. Honek, batzuetan ipuinak irakurtzen dizkie eta beste batzuetan binakako irakurketa lantzen dute. Ondorengoan datza binakako irakurketa: Talde osoko ikasleak kontuan hartuta, irakasleak bikoteak egingo ditu, eta bikotearen barruan paper desberdinak banatuko dira, bat irakaslea izanda eta beste berriz, ikaslea. Behin bikote bakoitzak dakienean zein den bere eginbeharrekoa, irakurgai bat emango zaie (aurretikan irakaslearen papera egiten duenak etxean prestatu eta landu beharrekoa) eta pausu batzuk jarraitu beharko dituzte.

Hasieran eta testua irakurri aurretik, ikasleak galdera batzuk erantzun beharko ditu ahoz. Ondoren, irakasleak altuan testua irakurriko dio ikasleari, hau irakurtzen ari den bitartean. Behin hau eginda, hurrengo pausua biek batera irakurtzea izango da, irakaslea pixkat aurretik doalarik (oihartzuna). Segituan datorren pausua GPS-a izango da; izan ere, ikasleak testua altuan irakurriko dio irakasleari, eta honek, bere eskua ikaslearen sorbaldaren gainean duelarik, ikasleak egiten duen akats bakoitzean kolpetxo bat emango dio honi, honek gaizki egin duela konturatzeko. Amaitzeko, galdera batzuk erantzun beharko ditu ikasleak, oraingo honetan modu idatzian.
 
Hau guztia esan ondoren eta laburbilduz, metodo honen garrantziaz ohartarazi nahi dizuet. Oso interesgarria iruditu zait metodo hau, honekin gauza asko lantzen direlako. Gainera, arreta handiz irakurriko dute testua, badakitelako ondoan ikaskide bat dutela beraiek "ebaluatzen".

2015(e)ko urriaren 18(a), igandea

IKT-ko TAILERRA: LEHEN ATALA

IKT-ko irakasgai honi dagokionez,  teknologia eta gizartea lotzen dituen jarduera bat pentsatu dugu haurrentzat, ondorengo ideia oinarritzat duena: haur etorkinak gure klasean. Horretarako, "voki" izeneko interneteko aplikazio baten bitartez guk "panpin" bat sortuko dugu, kanpotarra izango balitz bezala. Honek, hitz egingo du, bere egoera azalduz ( aukera dago testu baten bidez panpinak errepikatzea zuk idazten dezuna ): kanpotarra da eta bere bizilekua deskribatuko du, baina, gure hirira etorriko da; izan ere, zalantzak izango ditu hiriaren inguruan, kulturaren inguruan...Hortaz, umeek horrelako bat egin beharko dute hemengo kultura, hizkuntza eta abarrekoak azalduz, gaztelaniaz noski, kanpotar bati zuzendua baitago.

Honekin lortu nahi duguna umeak konsziente izatea etorkinen egoera zaila dela eta gogorra izan behar duela beste kultura bateko herri batera bizitzera joatea. Bestetik, gaztelania landuko dute haurrek testua idaztean, etorkizun bati zuzendua egongo delako eta beren hiriaren deskribapen bat egin beharko dute.
Azkenik, jarduera honen emaitza eta gure hausnarketa blogera igoko dugu.

2015(e)ko urriaren 14(a), asteazkena

PRACTICUM I: lehenengo sentsazioak


Urditasuna alde batera utzi eta irakaslearen paperean jartzeko garaia iritsi da...











Urriaren 13a, asteartean hasi naiz praktiketan Intxaurrondo ikastolan. Bertan ikasitakoa naiz eta eskolara itzultzeak oroitzapen onak ekarri dizkit. Iritsi bezain laster, zuzendariarekin hitz egin dugu praktikako ikasleok eta ondoren tutorearengana joan gara, berarekin hitz egiteko asmoarekin. Zuzendariak esan bezala, 2.en zikloko 3.en maila egokitu zait niri, 20 bat ikasle dituena.

Klasera sartu naizenean, tutorearekin bakarrik hitz egiteko aukera izan dut, ikasleak soinketa zuten bitartean. Patioa ondoren, matematika saioa izan dugu eta arratsaldeko saioan berriz, tailera. Esan behar dut, hasieran oso urduri negoela, baina nire tutorearekin denbora batez hitz egiten egon ondoren lasaitu egin naiz. Arratsaldean, umeak sartu direnean irakasleak nire burua aurkeztu du, umeei zertan egongo naizen azalduz. Ondoren, lehen aipatutako tailer saioan aritu gara.
 
Sentsazioei dagokionez, tutorearen laguntzarekin klasean parte hartzeko aukera izan dut, haurrak izan dituzten galderei erantzuteko aukera eman didalako, eta oso atsegina izan da klasean umeekin izandako lehenengo kontaktu hori. Orokorrean, oso gustura sentitu naiz.

2015(e)ko urriaren 8(a), osteguna

IKT-ko lehenengo saio teorikoan egindakoa

Atal deskriptiboari dagokionez, lehenik eta behin, zelatatzaile eta zelatatu terminoen inguruan hitz egin zigun irakasleak. Horretarako, Estatu Batuetan dagoen espetxe eraikin mota bat erakutsi zigun, Panoptiko izenekoa. Eraikin honetan behatzaileak presoak behatu egiten dituzte, espetxeratuak begiratuak izaten ari diren konturatu gabe. Hau azaldu ondoren, IKT-ren inguruan ezagutzen genituen zelatatzaileak aipatzea eskatu zigun, hauek nola eragiten ziguten azaltzea eta bururatzen zitzaigun erresistentzia aipatzea. Hau, talde txikietan egin genuen eta azkenik, gela guztiarekin partekatu genuen, ondorengo zerrenda sortu genuelarik:




NORK

NOLA

ERRESISTENTZIA
Egela

Ordua erregistratuta gelditzen da

Beti irekita edukitzea
GPS mugikorra
Posizionamenduaren kontrola
Kentzea
Googlr APPs
Datu pertsonalak
Asmatzea
Banketxeak / kreditu txartelak
Datuen kontrola
Ahalik eta gutxien
Facebook
Datuak / Noiz konektatu
Argazkiak ez etiketatu
Whatsapp
Konexioaren azterketa
Tik bikoitza kendu / ordua kendu
Zerbitzuetako kamerak
Gure mugimenduak ikusi
...
Ordenagailuko webcam-a
Sartzeko aukera dute
Pegatina bat jari hau tapatuz
Konpainia telefonikoa
Lokalizazioa / erabilerak
Modo avion-en jarri mobila

Hau bete ondoren, "¿Por quĂ© me vigilan si no soy nadie?" izeneko bideo bat ikusi genuen. Bideoan, Marta Peiranok kontrolaren inguruan hitz egin zuen, neska arrunt baten adibidea jarriz. Bertan, neska honek egun oso batean egiten dituen mugimendu guztiak kontrolatuak daudela ikusten da, adibidez mobilean jartzen dugun ubicacion atala dela eta.
Behin hau ikusi genuela, "Las redes y los datos: una perpectiva crĂ­tica" bideoa jarri zigun. Bertan, Interneten eta sare sozialetan publikatzen dugun guztiaz hitz egiten du, honekin kontuz ibili behar dela azpimarratuz.  Hemen jartzen ditugun komentario, argazki edota bideoak etorkizunean gure kontra agertu daitezke; hortaz, gure bizitza pertsonalaren pribatasunari garrantzia ematen du, eta ahalik eta datu gutxien jartzea aholkatzen du.

Honekin zer ikusia duen esaldi bat esan zigun irakasleak, Richard Stallmanek esaten zuena, eta niri pertsonalki gustatu zitzaidana: "Facebook no es tu amigo: es un motor de vigilancia masiva".


Atal hoenkin bukatuta, nire iritziari ekingo diot. Ikusitako bideoetan oinarrituz, nik uste dut askotan ez garela konsziente, baina, internetek guk uste baino arrisku gehiago ditu. Alde batetik, denek ikusi ditzazketelako zure argazki edo  informazioa, eta hori kaltegarria izan daiteke etorkizun batean. Gainera, ez gara ohartzen baina hacker pila daude ordenagailuak kontrolatzen dituztenak eta horieakin ere kontuz ibili behar garela uste dut.

Aurreko guztia hezkuntzarekin lotzeko eskatu zigun irakasleak, eta nik honen inguruan dudan iritzia emango dut jarraian.
IKT-ak beharrezkoak iruditzen zaizkit gela baten barruan, klaseko dinamikan laguntzen dutelako, hau erraztuz, bideo eta informazio askoren laguntzarekin. Hortaz, uste dut irakasleak honen inguruan gutxieneko jakintza batzuk izaten behako lituzkela, oso lagungarria izango zaiolako. Hala ere, oso garrantzitsua iruditzen zait aipatzea honek dituen arriskuak; izan ere, birusak eta informazio pertsonak ez partekatzearen ideia garbi izan behar du.

Taldeko argazki - elkarrizketa !

Lanarekin hasteko, taldekideen artean gure argazki-elkarrizketak erakutsi ditugu, eta bakoitzak lanari buruzko iritzia eman du. Hala, denen artean eztabaidatu ondoren, honako ondorioak izan dira atera ditugunak:


Lehenik eta behin, aipatu nahi dugu ez zaigula erraza egin bizitzan konektatuak ez gauden 10 egoera edota momentu aurkitzea; izan ere, bizitzan zehar burututako ekintzak milaka dira, baina gure egunerokotasunean gauzatutakoak gutxi batzuk besterik ez. Zergatik? Haurtzaroko garaietan IKT-ak ez zeuden orain dauden beste garatuak, ez genuen mundu hori asko ezagutzen, eta ez genuen ezagutzeko beharrik ikusten. Gaur egun berriz, zaila da konektatu gabe bizi den pertsona bakar bat aurkitzea. Eta, gure nahia hori izanda ere, askotan gizarteak gu konexio horren menpe egotera eramaten gaitu, bai lan munduan, ikasketetan... eta batzuetan ez gara ohartzen, konektatua egoteak kontrol bat daramala atzetik, konektatuak gauden une oro kontrolpean bizi garela. Horrela, IKT-ak tresnatzat erabiliz, gizartea gure askatasuna mugatzen doa, eta guri kontrakoa saltzen digu. Adibidetzat ditugu twitter, facebook eta halako sare sozialak, zeinak pentsamendu eta iruzkinak islatzeko tresnatzat ditugun, norbaitek iritzi hauek gure kontran erabiltzen dituen arte. Gure ekintzak, mugimenduak, baita iritziak ere... mugatuak egongo dira konektatuta bizi garen mundu batean. Hau dela eta, kontu handiz ibiltzea ezinbestekoa da, pribatutasuna gordetzea.



Bestalde, ez dugu ahaztu behar IKT eta konexio munduak abantaila ugari dakartzatela haiekin. Interesgarria da benetan ikasgelan ikasleekin hauen inguruan aritzea eta IKT-en inguruko ezagutza zabaltzea, aplikazio eta programa ezberdinak erabiliz. Hala ere, aurretik egindako hausnarketa dela eta ikusi dugu garrantzitsua dela baita ere konexio honek atzetik daramatzan arriskuen berri ematea, eta ikasleei hauek ekiditeko estrategiak erakustea. Ezagutza zabaltzea ez da IKT-en berri ematean bakarrik oinarritzen, haien erabilerak eta kontrolak ere honi lotuta doaz, eta beharrezkoa da ikasleei hau ulertaraztea.


 

2015(e)ko urriaren 6(a), asteartea

ARGAZKI - ELKARRIZKETA

Teknologia gure egunerokotasunean dagoenez, hemen uzten dizkizuet teknologiarik gabe bizituko 10 momentu.


1- Familiarekin






 

2-Danborrada egunean.  


 3-Paisaiaz gozatzen













 




4-Oporretan, Cadizen.



5-Musika kontzertu batean
 
 
 
 
6-Mozorro lehiaketa batean
 





7-Mendian, lagunekin.


8-Kirola egiten.


9-Lagunekin !
10-Meriendatzen...

2015(e)ko irailaren 29(a), asteartea

Bigarren hitzaldia: Adunako IKT sistema

Bigarren hitzaldi honetan Aduna eskolako Iñaki Pagola irakaslea etorri zaigu, bertan erabiltzen duten sistema erakusteko helburuarekin.

Aduna, 400 biztanleko herri txiki bat da eta Iñaki eskolako irakasleetako bat da. Eskolan, 68 ikasle daude eta 9-10 irakasle. Klaseak ez dira kurtsoka banatzen, ezta ziklokla ere; izan ere, 1.go, 2.en eta 3.en mailakoak batera daude, eta 4.en, 5.en eta 6.en mailakoak ere bai. Horrela banatzen dira Lehen Hezkuntzako klaseak, Haur Hezkuntzan ere nahasketa ematen delarik. 

Bestetik, eskolaren digitalizazio maila zein den azaldu digu, hau da, heldutasun eredua. Honek hiru maila izan ditzazke: hasierako maila, maila ertaina eta maila aurreratua, hain zuzen ere. Aduna eskolak maila aurreratua duela esan digu, egunerokotasunean erabiltzen diren aplikazio teknologikoak direla eta.

Apliakzioei erreparatuz, esan digu haiek aplikazio ugari erabiltzen dituztela klasean lan egiteko eta hauek erabat doainik direla. Googlek dituen aplikazioekin lan egiten dute gehienbat, haien artean drive-eri garrantzi handiena ematen diotelarik. Umeek eskolan posta elektronikoa eduki dezakete, beti ere 18 urtetik gorakoak badira. Irakasleek beraiek kudeatzen dituzte aplikazioak eta denbora oro erabakitzen dute haurra zertan sar daiteken eta zertan ez.

Esan bezala, aplikazio asko erabiltzen dituzte ondoren aipatuko ditudanak: agenda digitala, posta elektronikoa, clasroom, calendar, bloga, webgunea eta symbaloo.
Blogei dagokionez, esan du bertan zintzilikatzen dituztela egunean zehar egindako jarduera guztiak, egunkari moduan. Webgunean berriz, argazkiak eta informazio ugari txertatzen dute, baina, gurasoen eskaeragatik eta webgunea guztiz irekia izan ez dadin, argazki zehatzak ikusi eta deskargatzeko erabiltzaile eta pasahitz bat behar da, guraso eta irakasleek bakarrik dutena.
Bestetik agenda digitala dago. Hemen, eguneroko lanak igotzen dituzte eta tutoretzak agertzen dira, esate baterako. Gainera, ebaluazioa ere agertzen da bertan, astean zehar egindako lanekin eta modu honetan, irakasleek euren umeen garapenaren berri izan ditzakete.

Bukatzeko, Alkiza eta Berrobi herriko eskolekin duten plataformaz hitz egin digu; izan ere, hiruren arteko fusio moduko bat da, bertan lanak partekatzen dituztelarik.
Herri hauetako eskoletan ere, haurrek lana bideo eta proiektuen bitartez egiten dute, testu libururik gabe.
Hau guztia esan ondoren, nire ustez, metodo hauen bidez haurra egoera errealen aurrean egokiako jartzeko gai izango da, eskolan lehenago gai hauen inguruan sakondu egin duelako. Erabat ados nago eskoletan metodo hauek erabiltzearekin, eta etorkizun batean gehienak horrelakoak izatea gustatuko litzaidake.

Talde PLE-a

Bakoitzak bere symbaloo-a egin ondoren, taldean bildu gara eta ondorengoa izan da emaitza:

Gorria: kirolak
Berdea: erosketak
Laranja: komunikabideak
Horia: lan egiteko tresnak
Grixa: Informazio iturriak
Marroia: Janaria
Beltza: telebista, irratia, bideoak eta musika
Urdina: prentsa
Morea: bidaiak
Txuria: bestelakoak...


2015(e)ko irailaren 25(a), ostirala

Symbaloo

Honako hauek dira nik ordenagailuan erabiltzen ditudan aplikazioak:

IKTei buruzko taldeko hausnarketa

1.go saiakera: https://api.movenote.com/v/zVgfkMV4iNN1H

Lehenengo saiakera honi dagokionez, esan behar dut ez zela guk uste bezala atera, gure ahotsak gaizki entzuten zirelako. Hortaz, bigarren bideo bat grabatzea erabaki genuen.

2.en saiakera: https://www.movenote.com/v/R7M86kkjt3HeI

Erabat ondo entzuten eta ikusten ez den arren, lehenengoa baino hobeto atera zitzaigun bigarrengo bideo hau.

Hausnarketa egin ondoren, nire taldekideak lana bukatzen...



Honen inguruan taldean egindako kontzeptu mapa:



2015(e)ko irailaren 24(a), osteguna

Lehenengo hitzaldia: Amara Berriko IKT sistema

Hasiera batean, Amandok sarrera moduko bat egin zuen Amara Berriko sistemaren inguruan eta hainbat puntu azaldu zituen, ondoren aipatuko ditudanak. Lana txokoetan egiten da, zikloka (adin nahasketa bat egiten delarik)eta testu libururik gabe. Hortaz, beste informazio iturri batzuk erabiltzen diztuzte, haien artean garrantzitsuena liburutegia izanik. Gainera, egindako lan guztiek zertarako bat dute, irteera bat kanpora, hain zuzen ere.

Behin sarrera hau eginda, hitzaldiaren gai nagusiari heldu zion: hedabideak. Hauen helburuak lanei zentzua ematea dela esan zuen, ondoren gauzatuko den irteera batekin, eta IKT-ren munduan haurrek duten jakintza sakontzea. Ezaugarrien aldetik, egunero irekita daudela esan zigun, ikasle guztiek parte hartzen dutela eta eskola osorako zerbitzuak direla. Antolaketari dagokionez, lehen aipatu dudan bezala, zikloka egiten da lana, bikoteka zehazki. 2.en ziklokoek irratian lan egiten dute, 3.en ziklokoek prentsan, telebistan eta webgunean lan egiten duten heinean.
Hauen lan egiteko era berezia da; izan ere, bi egun jarraian egiten dute lan hedabideetan, txandaka, kate bat izango balitz bezala. Lehenengo egunean ikasitakoa hurrengo egunean datorren ikaskideari erakutsi beharko dio haurrak, honek hurrengo egunean ondorengoari modu egoki batean erakuts diezaion. Hedabideetan lan egiteko maiztasuna bi hilabetean behinekoa da, urtean zehar 6 klase igarotzen dituztelarik hemen lan egiten; hau da, urtean 60 ordu inguru.
Prozesua aurrera eramateko ezinbesteko bi atal egoki koordinatu behar dira: espzioaren antolamendua eta ikasleen antolaketa.
Honekin bukatu ondoren, lau hedabideak azaltzeari ekin zion.

Egunkaria (ABE) egunero erabiltzen den hedabideetako bat da eta bertan 3.en zikloklo 4 ikasleek lan egiten dute. Fotokopietan irakurtzeko ohitura dute eta ondorengo ataletan banatzen da: azala, inkesta, gu ere idazle, lumaren kilima, kontu kontari, elkarrizketa, saski naski eta denborapasak.

Irratia auzoan emititzen den hedabide bat da, FMko 107.2 katean, hain zuzen ere. Horretaz gain, webgunean entzuteko aukera dago ere. Hemen lan egiten duten teknikariak 2.en zikloko 2 ikasle dira.

Telebista gela guztietan ikusten den hedabide bat da, baita webgunean ere. Kamelariak 3.en zikloko 4 ikasle dira eta bertan grabatu eta editatu egiten dituzte bideoak eta abar. Honen bidez euskara lantzen dute, besteen aurrean hitz egiteko beharra dutelako.

Azkenik, Web-a dago. Hau ikasleen txokoa da eta honako helbidea du: amaraberri.org. 3.zikloko 2 ikasle daude bertan bi egunez behin eta hainbat atal ditu: Ongietorria, artisten galeria, argazki bilduma, abt telebista eta abi irratia, besteak beste.


Nire ustez, metodo honekin komunikatu eta ideiak trukatzeaz gain, IKT-ren munduan sakontzea lortzen dute haurrek.

Honen inguruan egindako kontzeptu-mapa:

Nire denbora lerroa

Hemen uzten dizuet nire denbora lerroa ikusteko link-a:  nire denbora lerroa

2015(e)ko irailaren 22(a), asteartea

Donostia





Teknologia eta generoa


Genero desberdintasuna areagotzen duen arlo bat izan daiteke teknologia...


Ni haurra nintzela teknologia eskoletan erabiltzen hasi zen, eta geroztik hobekuntzak baino ez dira izan horren inguruan. Eskolaz kanpo ere erabiltzen hasi ginen teknologia, "Game Boy" eta "tamagotchi" bezalako aparatuen bidez. Game BOY hitzak adierazten duen bezala mutilentzako jolas bat da, baina, nik uste dut izen honek ez zuela eragin handirik izan, nire ingurukoetan behintzat. Nire kasuean horrela izateak ez du esan nahi gainontzeko txokoetan horrela izan zenik. Horregatik, uste dut, haurrak egoeraz konsziente ez direnez, gurasoak izan beharko luketela haurraren jolasean dauden estereotipoak alde batera utzi eta beraien umeei berdintasun eta askatasun bat egon behar dela erakusten dieten pertsonak.

Tamagotchiarekin ordea, desberdintasunak ikusten ditut, nire ingurukoen kasuan, neskek soilik erabiltzen baitgeneun eta mutilek ikusi ere ezin zutelako egin. Honen arrazoi nagusia teknologia apartu hauek egiterako garaian emandako itxuran dago, barruan zeuden marrazkiak eta bestelako tresnak nesken inguruan egin zirelako.
Nire kasuan, eskolatik irten eta etxera iristen nintzenean minutu asko pasatzen nituen aparatu honen aurrean, jolasean.



"Tamagotchi"-a

Gaur egungo gizartean nabaria da genero desberdintasuna teknologia arloan, ikasketak aukeratzerako garaian eta lan merkatuan adibidez. Ikasketei dagokionez, teknologia eta informatikari lotuta dauden graduetan gizonezkoak ehuneko handiena betetzen dute, emakumezkoek baztertzen duten heinean. Lan merkatuari erreferentzia eginez, aipatzekoa iruditzen zait emakumeek dituzten zailtasunak, postu gehienetarako gizonezkoak hartzen dituztelako eta horregatik, ikasketak aukeratzerako orduan emakumea teknologiarengandik urruntzen da. 

Ondorengo lerroetan gure egunerokotasunean dagoen beste desberdintassun bat aipatuko dizuet: iragarkiak. Hauei dagokionez, kasu gehienetan teknologiaren inguruko kasuetan gizonezkoek borroka eta kirolari buruz aritzen dira hizketan eta emakumeak ordea, moda eta etxeko aparatuetaz. Iragarkiak denok egunero telebistan ikusten ditugun albisteak dira eta genero desberdintasuna erakusten  badute, gizarteko kideei normala irudituko zaie bertan ikusitakoa errealitatean ematen denean. Hortaz, denon parte hartzea beharrezkotzat jotzen dut horrelako estereotipoak alde batera utz ditzagun eta bakoitzak askatasuna izateko nahi duen lanbidea edo aukeratzeko.


Hau guztia esan ondoren, argi dago eskolatik aldatu behar direla ohitura hauek, eta haurrei ikustarazi denek izan behar ditugula aukera berdinak teknologiari dagokionez baita gainontzeko arloetan ere. 

2015(e)ko irailaren 15(a), asteartea

Oroitzapenak...

Haurtzaroan murgilduta...
Bi urte nituela Intxaurrondo ikastolan haurtzaindegian hasi nintzen, 1998ko irailean. Bertan igarotako momentuez ez naiz ondo gogoratzen, nahiz eta horren inguruan pentsatzen jartzen naizenean sentsazio positiboak ditudan. Garai haietan, Intxaurrondo auzoan bizi nintzen eta bizilagun batekin ibiltzen nintzen egun guztia jolasean. 
Behin Haur Hezkuntza bukatuta, ikastola berean jarraitu nuen Lehen Hezkuntzan, 12 urte bete nituen arte. Hemen igarotako momentuez ondo gogoratzen naiz, batzuk hunkigarriak izan baitziren. Klaseko lagun baten aita minbizia zuelarik hil zen gu 3.mailan geundela eta aste batzuk eman genituen hari laguntzen. 
Momentu atseginetarako aukera ere izan genuen, ikastolak zuen patioa erraldoia baitzen. Bertan, korrikan ibiltzen ginen leku batetik bestera, sokasaltoan aritzen ginen eta abar...Hemen erakusten dizuet nolakoa zen gure patio erraldoia.



Klaseei dagokionez, taldeka egiten genituen lan asko baita bakarka ere. Haur Hezkuntzako garaian txoko ezberdinak genituen bertan kalkuluak egiteko eta abar, baina, lehen hezkuntzan berriz, klaseetako antolaketa desberdina zen; izan ere, binaka esertzen ginen lau edo bost ilara osatuz. Bertan, irakasgai guztiak ematen genituen musika izan ezik, beheko solairuan zegoen gela batera mugitzen ginela haren inguruan gauza berriak ikasteko.

Ahaztuko ez ditudan irakasle eta lagunak egin nituen garai horietan. Gainera, eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartzen nuen lagun batzuekin; euskal dantzan, gimnasia erritmikoan eta eskola kirolean, besteak beste. Astean zehar entrenamendu eta saioetan ibiltzen ginen, emanaldi eta dantzak prestatzeko aprobetxen genituenak, eta ondoren, ikasturte bukaerako jaialdian gurasoen aurrean aurkezteko aukera genuen. 
Gimnasia erritmikoari dagokionez, ikasturte bakoitzean Gipuzkoa mailako eskolen arteko txapelketa batean izena ematen genuen, bertan parte hartzeko eta ikastola utzi behar genuen urte berean Oiartzunen izandako txapelketan zilarrezko domina irabazi genuen. Esperientzia bikaina izan zen. 
Teknologia berriei dagokionez, ni eskolan igarotako denboran teknologia ez zegoen oso aurreratua. Teknologiaren inguruan gehien erabiltzen genuen tresna ordenagailua zen, jolas desberdinetan jolastu eta haren inguruan zerbait jakiteko. 

Laburbilduz, hartzaroko garaiaren inguruan ditudan sentsazioak erabat positiboak dira, hemen kontatu dizuet oroitzapenek erakusten duten bezala.